Manu Ayerdi Jiayuguango alkatearekin elkarrizketatu da 2018an hasitako lankidetza indartzearren
Halaber, Shanghain bildu dira Merkataritza Ganberarekin, Espainiako Bulego Ekonomiko eta Komertzialarekin eta Shanghai Academy of Social Science-rekin
Albisteak 2019 10 26 Manu Ayerdi Jiayuguango alkatearekin elkarrizketatu da 2018an hasitako lankidetza indartzearren
Manu Ayerdi Jiayuguango alkatearekin elkarrizketatu da 2018an hasitako lankidetza indartzearren
Halaber, Shanghain bildu dira Merkataritza Ganberarekin, Espainiako Bulego Ekonomiko eta Komertzialarekin eta Shanghai Academy of Social Science-rekin
2019/10/26
tv4
Nafarroako Gobernuko ordezkariak Txinan dira eginkizun instituzionalarekin eta enpresarialarekin jarraitzeko. Modu horretan, Manu Ayerdi Ding Jusheng-ekin elkarrizketatu da, Jiayuguan hiriko alkatearekin, Nafarroa eta Iruña hiri horrekin harremanetan baitaude 2018az geroztik, udal-eremuan aldaketak garatzeko.
Bien arteko topaketaren helburua izan da Nafarroa Jiayuguanekin batzen duten erlazioak indartzen jarraitzea. Jiayuguan Txinako Gansu probintzian kokatzen da. Jiayuguan hirira egindako bisita Nafarroako ordezkariak Txinara eraman dituen bidaiaren azken aurreko etapa da. Besteak beste, Gansu II. Foro Nafarrean parte hartzera eta Nafarroako sektore estrategikoen presentzia Txinan bultzatu ahal izateko topaketekin jarraitzera joan dira.
Halaber, Jiayuguan hirian, Nafarroako ordezkaritza China Huadian Corporation ezagutzera joan da; hau da, Fortune 500 zerrendan 396. postuan dagoen konpainia energetikoa. Enpresak 2,65 milioi metro karratuko eremua du, eta 107 MW-ko kapazitate instalatua. Enpresak ezagutzeko azken bisita Jiscora egin dute, errota eolikoen piezen mekanizatuan eta erroten dorreen fabrikazioan espezializatua, Txinako ipar-mendebaldean metalaren sektoreko enpresa handienetariko bat.
Jiayuguan hiriak gutxi gorabehera 300.000 biztanle ditu, Txinako Harresi Handiaren amaieran kokatzen da, eta tradizionalki duen kokapen estrategikoarengatik ezagutzen da. Hiria, gaur egun, zentro logistiko garrantzitsua da Txina mendebaldean, eta aipatzeko moduko baliabide turistikoak ditu.
Topaketak Shanghain
Azkenik, Nafarroako Gobernuak Txinara egindako eginkizun enpresarial eta instituzionalean parte hartu dutenak Shanghaira joan dira hainbat elkarrizketa egiteko Nafarroak Txinan dituen sektore estrategikoak bultzatzeko helburuarekin.
Zehazki, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdi buru izan duen ordezkaritza Shanghaiko Merkataritza Ganberaren zuzendariarekin bildu da, Mr. Gu Jontao jaunarekin; Espainiak Shanghain duen kontseilari ekonomiko eta komertzialarekin, Juan José Zavallarekin; eta Shanghai Academy of Social Sciences-ko idazkari nagusiarekin, Li YiHai-rekin.
Espainiak Shanghain duen bulego ekonomiko eta komertzialean, Nafarroako ordezkaritzak Estatu Batuen eta Txinaren arteko gerra komertzialaren egungo egoera eta Nafarroako enpresentzat izango dituen inplikazioak haztatu ahal izan ditu. Horrez gain, Shanghain dagoen Espainiako kontseilari ekonomiko eta komertzialak, Juan Jose Zavallak, egoeraren eta txinatar merkatuaren joeren panoramika oso interesgarria azaldu du, automozioaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreari bereziki erreparatuta.
Automozioari dagokionean, kontseilariak gogoratu du Txinan ezarrita dauden Espainiako automozioko enpresa laguntzaileek Txinako merkatuan 2.300 milioi euro saltzen dituztela; hau da, Espainiak Txinara egiten dituen esportazio guztien herena gutxi gorabehera sektore guztientzat. Ibilgailu elektrikoak kontuan hartuta, Txinako merkatua erabakigarria izango da mundu-mailan, eta erabat hazten ari da. Gaur egun, ibilgailu elektrikoak osatzen du Txinako ibilgailuen salmenta osoaren %8a; aldi berean, ibilgailu elektrikoen munduko merkatuaren %50a ordezkatzen dute.
Nekazaritzako elikagaiei dagokienean, Zavallak Txinako merkatuaren ezaugarri bereziak nabarmendu ditu; besteak beste, markak asko baloratzen dira, eta banaketako atomizazioa medio nabarmentzen da. Horeca kanaleko eta online merkataritzako aukerak garrantzitsuak izan daitezke Nafarroako enpresentzat.
Zetaren bidea eta Done Jakue Bidea
Txinatik alde egin baino lehen, Nafarroako Gobernuko ordezkaritza Li Yihai-rekin bildu da, Shanghaiko Gizarte Zientzien Akademiako idazkari nagusiarekin; akademia Txinako erakunderik zaharrena da giza eta gizarte-zientzien arloan. Akademia eragin handiko think tank bat da, eta mendeko 17 institutu eta 20 ikerketa-zentro ditu, eta ikasketen artean, ekonomia, zuzenbidea, historia, komunikazioa eta eskualde-garapena jorratzen dituzte. Gaur egun, 760 langile ditu, eta horietatik 550 ikertzaileak dira.
Akademiarekin egindako bileran, Zetaren Ibilbidearen eta Done Jakue Bidearen inguruko lankidetza-aukerak aztertu dituzte, eta etorkizun hurbilean sustatzeko, hedatzeko eta elkar ezagutzeko jarduerak egingo dituzte.
Gansu eta Nafarroaren arteko lotura bat da, hain zuzen ere, duen kokapen estrategikoa, Zetaren Ibilbidearen ate moduan kasu batean eta Done Jakue Bidearen ate gisa beste kasuan. Bi bide horien unibertsaltasuna lotura bat da, biak UNESCOREN Gizadiaren Ondare izanik, eta horren bitartez Nafarroa eta Txina lankidetza garatzen ari dira, arlo kultural eta instituzionaletik hasi eta arlo ekonomiko eta enpresarialeraino.
Iturria: navarra.es